Umeen Gabonetako Parkea bueltan da berrikuntzaz beterik

Abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra, Bilbao Exhibition Centre-ra itzuliko da Parque Infantil de Navidad / Umeen Gabonetako Parkea. Bere ibilbide luzeko aurreko edizio guztietan bezala, 2017-2018ko UGPk aisialdirako jarduera eta proposamen anitz aurkeztuko dira hezkuntza balio eta kultura balioa sustatzeko eta dibertitzeko. Horretarako, azoka-esparruko 3 eta 5 pabiloietan joko, ekintza eta tailer ugari egingo dira.

Umeen Gabonetako Parkearen 53. edizio honetan hainbat berrikuntza egongo dira, besteak beste, kart elektrikoen indoor zirkuitua, “BEC miniatletismoko Gabonetako I. Txapelketa”, Gurutze Gorriak eta Cáritas-ek antolatutako jostailuak biltzeko kanpainak eta “UGPren Gabonetako I. Lasterketa”.

Hainbat barraka egondo dira aurten: Autotxokeak, Zezen mekanikoak, Mini-kangurua eta Super-kangurua, Dragoia, Mini-hegaztia, Teletubbie-ak, Sorginaren trena, Txiki parkea, Baby-kateak, Benny Hill, Jumping, Aerobaby, Autotxokeen haurrentzako pista, puzgarriak, Mendebaldeko orga, Ohe elastikoak, Wipe Out, Eltzeak, Scalextric, Piraten itsasontzia, Super-igela eta “Jamaika”, besteak beste. Eta, aurrekoetan bezala, Gabonetan Bizkaian jartzen den Izotz-pista handienean irristatu ahal izango da.

Aurten ere ospatuko dira kirol txapelketak: Mahaiko tenisekoa (Bizkaiko Mahai teniseko Federazioa); Saskibaloikoa (Bizkaiko Saskibaloi Federazioa); Eskubaloikoa (Bizkaiko Eskubaloi Federazioa) eta Beisbolean batez jotzeko tunela (Bizkaiko Beisbol Federazioa). Aurten, gainera,  “BEC Miniatletismoko Gabonetako I. Txapelketa” ospatuko da.

Aurreko urteetan bezala, aurtengo edizioan, hainbat erakundeek, enpresa publiko eta pribatuek, kultur elkarteek eta hedabideek parte hartuko dute, besteak beste:  Bizkaiko Foru Aldundia; Interbiak; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila; Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak; BBK Banku Fundazioa; Bizkaiko Garraio Partzuergoa; Bilboko Portu Agintaritza; Coca – Cola; Deia, Tele Bilbao, Radio Nervión, Telepizza, Bizkaiko Saskibaloi, Eskubaloia, Mahai-Tenisa, Beisbol eta Atletismo Federakuntzak.

Inaugurazio ofiziala abenduaren 20an izango da goizeko 12:00etan, Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Saileko Foru Diputatuaren eskutik.

BERRIKUNTZAZ BETETAKO EDIZIOA

Umeen Gabonetako Parkeak lehenengo aldiz izango du kart elektrikoen indoor zirkuitua, non nahi duten haurrek energia elektrikoarekin dabiltzan ibilgailuak gidatuko dituzten eta, aldi berean, gazteen artean halako ibilgailuen berezitasunak eta abantailak ezagutzera ematen lagunduko duten. Gainera, EHUren laguntzari esker, UGPn zehar indoor zirkuitu horren ondoan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaiko plaza bakarreko autoa egongo da erakusgai.

Aurten proposatutako jarduera berrien artean kirol elektroniko edo eGames direlakoentzako txokoa ere egongo da, non haurrek FIFA 18ko partidak jolasteko aukera izango duten aurrez aurre, guztira 4 partida aldi berean.

Era berean, eta Bizkaiko Atletismoko Federazioaren mendeurrena ospatzeko, Berri-Otxoa Atletismo Eskolak “BEC Miniatletismoko Gabonetako I. Txapelketa” antolatuko du. Txapelketa Benjamin kategoriari egongo da zuzenduta (2008-2009). Parte-hartzaile guztiek jasoko dute domina txapelketan parte hartzeagatik.    

Urtarrilaren 3an, Bizkaiko Atletismoko Federazioarekin lankidetzan, “UGP Gabonetako I. Lasterketa” egingo da. Hartan, nahi duen orok har dezake parte, federatutakoak ala ez, eta urtarrilaren 1 aurretik izena eman eta dortsala jaso beharko dute. Hurrengo estekan ikus daiteke ordutegia eta distantziak, eta baita aurreinskripzioa egin ere: http://bit.ly/CarreraNavidadBEC. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria lasterketaren bukaeran.

Gainera, Bilbao Exhibition Centrek eta Umeen Gabonetako Parkeak Bizkaiko Gurutze Gorriak Gabonetan burutuko duen “Haien eskubideak jokoan” jostailu berrien bilketa kanpainarekin egingo dute bat. Horrela, abenduaren 20 eta 24 bitartean, nahi dutenek BECen atarian jarriko den Gabonetako zuhaitzaren ondoan utzi ahal izango dituzte jokoak. Abenduaren 26tik hasita eta UGP bukatu arte, jostailuak biltzeko kanpaina berria egingo da, kasu honetan, Cáritas Bizkaiarentzat.

DIBERTSIOA IKASTEKO MODU GISA

Aurreko edizioetan bezala, erakundeek ere hartuko dute parte UGPren edizio honetan. Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere instalatuko du Gabonetan Bizkaia osoan jarriko dituzten “Irristatzeko Izotz pista” handiena.

BFAren Iraunkortasun Departamentuak, aldiz, “Gero Arte” birziklatzea sustatzeko kanpaina osatzen duten hainbat jarduera eta joko proposatuko ditu, birziklatzeko hondakinen inguruko dinamikak eta elkarteak sustatzeko xedearekin. Haurrei zein haien familiei zuzendutako jarduerak izango dira. Horietan, hainbat motatako hondakinekin eta birziklatutako materiatik abiatuta sortutako material berrien laginekin egin ahal izango da lan. Birziklatzeari egokitutako “Antzar-jokoa” eta “Birziklatze-gurpila” ere egingo dira, hainbat tailerrez, ginkanaz eta jokoez gain.

Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde eta Garapen Ekonomikoko Departamentuari lotutako Foru Elkarte Publikoa, ere egongo da UGPko edizio honetan, “Interbiak autoeskola” deritzon gunean, non bide-hezkuntzako ikurrik ohikoenak ikasteko klase teorikoak hartu ahal izango diren, sormenari eskainitako tailerretan parte hartu eta ikasitakoa bide-hezkuntzako zirkuituetan aplikatu bizikletaz. Horrez gain, Interbiak-en standak koltxoneta elastikoak, Interbiak-ek egindako lanen informazio-panelen erakusketa eta Olentzeroen ohiko erakusketa ere izango du, non “2017ko Olentzeroren eta Mari Domingiren Irribarrea” lehiaketarako proposamenak bilduko diren. Olentzerori gutunak idatzi eta Mari Domingiren, Olentzeroren eta bere lagun guztien marrazkiak margotzeko gune bat ere izango du.

BBK Banku Fundazioak hainbat jarduera eskainiko ditu, taloak egitea, dantza-pista, ohe elastikoak, eskalada-murrua, robotika-tailerra, aurpegiak margotzeko ludoteka, antzara-joko erraldoia eta futbol zelaia, besteak beste. Standean edoskitze-eremu bat ere egongo da.

Bilboko Portu Agintaritza aurten ere egongo da UGPn jolas-gune batekin, non jarduera aukera zabala eskainiko den. Txikienentzako jokoak dituen ludoteka nabarmentzen da, non makilaje zona eta ur-moto eta windsurf simulatzaileen zona dagoen. Aurten, berrikuntzen artean, Bilboko Portu Agintaritzaren standera gerturatuko diren haurrek Portu Txiki izeneko gunea ezagutzera, non Bilbao Porteko langileek egunero egiten dituzten lanak ezagutuko dituzten. Horretarako, jarduera honetan parte hartuko dutenak portuko langile bihurtuko dira egun batez, eta lan horiek egiteko beharrezkoak diren ogibideak ikasiko dituzte, baita Portu Txikiren zuzendari lana ere.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileek kamioi bat jarriko dute, haurrak hartara igo daitezen. Hodi horizontala zeharkatu eta kea duen gela bat dirudien edukiontzi batetik irteten saiatu beharko dute. Photocall-ean haurrei suhiltzailez jantzita aterako dizkiete argazkiak, eta suhiltzaileek egiten dituzten lanen inguruko erakusketa-gune bat jarriko da.

Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren standera hurbiltzen diren haurrek “BidaiAbentura”-n parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ginkana kooperatibo batean hartuko dute parte, jarduerari hasiera emango dion gurpil erraldoiarekin, taldean jolastu eta gozatzeko. Gune honetan ludoteka bat dago, non marrazkiak koloreztatu eta globoz betetako photocalla ere dagoen.

Bestetik, Coca-Colak, ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko apustuaren barruan, UGPren egonaldian zehar PETeko ontzi batean edo latan edaten duten guztiei standean jarritako edukiontzietara botatzea proposatuko diete, eta urtarrilaren 7an Nerbioi Irratiaren standean egingo den zozketan parte hartuko dute horrela. Sarien artean Athletic Cluben eta Bilbao Basketeko partidak ikustera joateko sarrerak daude. UGPan zehar, ingurumenarekin lotutako hainbat joko ere egingo dira.

DEIA egunkariak Bubble Balls zona jarriko du, non txikiek eta ez hain txikiek burbuila handietan sartu eta jolasteko aukera izango duten.

TeleBilbao eta Nerbioi Irratiak ere beraien ohiko standa ekarriko dute, non hainbat dantza-talde, zaletu eta edozein bisitarik abesteko eta dantzarako dohaina dutela erakutsi ahal izango duten.

Telepizzak, bere aldetik, saltokia eta jantokia jarriko du, jendearentzako leihoarekin, zuzenean ikusi ahal izateko Telepizza nola egiten duten. Gainera, 10 urtera arteko txirrista puzgarria egongo da, eta txikienek goza dezaten, hainbat tailerren gunea ere.

ABENDUAK 29, “GURASOEN GAUA”

Laugarren urtez jarraian, “Gurasoen gaua” itzuliko da Umeen Gabonetako Parkera, urteko azken ostiralean hain zuzen ere: 2017ko abenduaren 29an, 21:00etan hasi eta goizaldeko 2:00etan bukatuko delarik.

Bost ordu horietan zehar, hurbilduko diren guztiek UGPan dauden atrakzio eta barraka batzuetan ibiltzeko aukera izango dute, nagusientzako atrakzioetan, euren seme-alabak bezala, besteak beste: Zezen mekanikoa, Wipe Out, Benny Hill, Eltzea, Ohe elastikoak, Sorginaren trena, Dragoia, Beisbola, Super-kangurua, Autotxokeak, Piraten itsasontzia, Super-igela eta “Jamaika”.

Gainera, barraken ondoan jarritako benta tradizionaletara hurbiltzeko aukera izango dute, non jai-giroan, musika zuzenean entzun, afaldu, mokadutxoren bat jan eta kopa batzuk edan ahal izango duten. Sarreraren prezioa PIN/UGPren gainerako egunetakoa izango da: 8€. Mozorrotuta datozenentzat, 5€ izango da prezioa. Gainera, hurbiltzen diren lehenengo 1.000 lagunek Opari bat jasoko dute.

SARREREN PREZIOA
Tarifa Orokorra  8 € leihatilan eta makina saltzaileetan. Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros daitezke ere.
Familia-Bonua (10 sarrera) 70 € (Leihatilan bakarrik)
Talde laguntzaileak: Familia Ugariak (Eusko Jaurlaritza eta Hirukide), Ikea Family, Gazte Txartela eta Club Fnac Bazkide Txartela  7€ (Dagokion agiria edo txartela aurkeztuta leihatilan bakarrik salduko da.  NAN edo familia-liburua aurkeztu behar da)
Haurrak, 2 urtera arte barne Sarrera doan da
“Gurasoen Gaua” 8 €5 € Mozorrotuta datozenentzat
ORDUTEGIA
11:00etatik 20:00etara

(Leihatilak barrutiaren ordutegia baino 30 minutu lehenago irekiko eta itxiko dira)

“Gurasoen gaua” Larunbata, urtarrilak 7

21:00 – 02:00 h.

Abenduak 24, 31 eta urtarrilak 5 11:00 – 17:00 h.
Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6 Itxita
-ek idatzirik |2021-04-12T08:59:00+02:0015 de abendua de 2017|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top