Ohiko galderak

Ohiko galderak2023-10-04T08:48:24+02:00
Noiz egingo da UGP?2025-09-18T09:43:41+02:00

2025eko abenduaren 13tik 2026ko urtarrilaren 5era

Itxita: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean

Zein da bisita ordutegia?2025-09-18T09:46:28+02:00

Ordutegi orokorra:
11:00-20:00
Ordutegi berezia:
Abenduak 15, 16, 17 eta 18:
10:00-20:00
Abenduak 24 eta 31 eta Urtarrilak 5:
11:00-17:00

Itxita: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean

Zenbat balio du UGP-rako sarrerak?2026-01-20T10:11:47+01:00

Laster

UGPko leihatiletan erosi:

  • Sarrera orokorra: 10,5€

* 1 €-ko deskontua familia ugarientzat, eskatutako dokumentazioa aurkeztuz gero

UGP inklusiboagoa lortzeko ekintzak
Ikusi hemen

Online salmenta aurreratua:

  • Sarrerak: 10,5€ (+0,5€ kudeaketa-gastuak)

3 urtetik aurrera (barne), sartzen diren pertsonek sarrera ordaindu beharko dute.

Nola irits naiteke BECera?2021-12-09T12:27:29+01:00

Informazio hau web-gunean duzu eskuragarri.  Informazioa / Nola iritsi

Barrutiak ba al du aparkalekurik? Zenbat balio du?2026-02-05T16:50:25+01:00

Bilbao Exhibition Centrek estalitako 4.000 aparkaleku ditu. Aparkalekuaren tarifa 3 €-koa da lehenengo orduan eta 2 €-koa hurrengo orduetan; gehienez, 21 € egunean.

Aldez aurretik aparkalekua online erreserba dezakezu baita ere.

Non aparka dezaket bizikleta?2022-12-28T09:11:52+01:00

BECek doako bizikletak aparkatzeko gune bat du eraikinaren kanpoaldean, bulego-dorrearen azpian.

Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea2022-09-13T12:00:03+02:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Wi-Firik badago?2023-12-21T09:31:04+01:00

Bai, bisitariak, enpresa erakusketariak eta BECeko erabiltzaileak doan konekta daitezke Internetera esparruko edozein tokitatik “Bilbao WiFi” sarearen bidez.

Zein ostalaritza zerbitzu aurki dezaket barrutian?2024-11-27T10:31:40+01:00

Eguneko menuak, plater konbinatuak, pizzak, txakurtxoak, kebabak, hanburgesak, ogitartekoak… gozotegia, txurreria, izozkitegia, gozoki sagarrak, kotoiak… eta abar luze bat. Halaber, edizio honetan, glutenik gabeko aukerak eta aukera beganoak egongo dira.

Ba al da arropazaindegirik?2026-09-22T15:07:17+02:00

Bilbao Exhibition Centre-ren atariaren zehar, hainbat arropazaindegi aurkitu dezakezu UGP barruan zauden bitartean arropak uzteko.

UGParen ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen da eta 30 minutu geroago ixten da. Zerbitzuaren prezioa 3€-koa da esekigailu bakoitzeko eta 10€ taldeko saku bakoitzeko.

Bada bankurik barrutian?2022-09-16T12:34:34+02:00

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Haurtxoentzat aldatzeko mahairik ba al dago?2022-09-16T12:32:03+02:00

Haurtxo-aldatzeko mahaiak dauzkaten egokitutako komunak daude.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2021-12-09T12:35:58+01:00

Larrialdi orokorretarako 112.

Barrutian erre daiteke?2021-12-09T12:38:59+01:00

Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.

Ba al dago galdutako objektu zerbitzurik?2022-09-16T12:31:03+02:00

Aurkitzen dituzten objektuak, gordetzen dira bere jabeak haiek jasotzera pasa daitezelaren zain. +34 94 404 00 00 telefonoan kontsulta dezakezu.

Sartu al naiteke barrutian txakurrarekin/maskotarekin?2024-01-09T17:18:47+01:00

Debekatuta dago animaliekin sartzea, legez aurrez ikusitako kausetan izan ezik.

Go to Top