
1., 3. eta 5. Pabiloiak
Umeen Gabonetako Parkean, balioek ere izaera handia dute. PIN UGP gure letrei bizia ematen dieten munstro txikiek sei balio ezagutzera gonbidatzen gaituzte: elkartasuna, gizalegea, jasangarritasuna, berdintasuna, familia eta bizimodu osasungarria.
2026ko abenduaren 12tik 2027ko urtarrilaren 5era, Umeen Gabonetako Parkeak 60. edizioa ospatuko du Bilbao Exhibition Centren, eta sei balio horiek izango dira dibertsioaren bidelagun:

Elkartasuna: Partekatzeak eta besteei laguntzeak duen garrantzia erakusten du.

Jasangarritasuna: Ingurunea eta planeta zaintzeko konpromisoa sustatzen du.

Bizimodu osasungarria: Kirolaren eta jolasaren bidez, bizi-ohitura osasungarriak bultzatzen ditu.

Berdintasuna: Desberdintasunak balioesten ditu, eta guztion arteko ekitatea sustatzen du. Gero eta inklusiboagoak gara.

Familia: UGPan elkarrekin une bereziak partekatzera animatzen gaitu.

Gizabidea : UGPan elkarrekin une bereziak partekatzera animatzen gaitu.
Neska-mutilen artean, jolasaren bidez, balioetan oinarritutako dibertsioa sustatzen dugu; izan ere, Gabonetan oroitzapenak sortzen laguntzen digu.
