Azoka hau Estatu mailan haurrei zuzendutako Gabonetako hitzarmenik antzinakoena da, eta baita bisitari gehien hartzen dituena, egun gehien irauten dituena eta atrakzio eta jarduera gehien dituena ere da.
ITSAS BIZITZA ZAINTZEN
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Jarduera berritzailea, dibertigarria eta esklusiboa, zeinaren helburua itsas hondoa %100-ean garbitzea den, honen kontaminazioa eta suntsipena galarazteko. Parte-hartzaileak, urpekarien avatarren bidez, itsas-hondora jausten den zaborra batzeko mugitu beharko dira. (LED pantaila mugimendu-sentsoreekin).
EZAGUTU PORTUA – ITSASONTZIEN ERAIKUNTZA
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Bilboko portura sartzen diren itsasontzi ezberdinak eta haien funtzioak ezagutzeko tailer didaktikoa. Ondoren, tailerrean kargaontzi bat eraiki ahal izango da, etxera oroigarri bezala eramateko.
EZAGUTU PORTUA – PORTUKO SALGAIAK
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Bilboko portura sartu eta handik irteten diren salgai ezberdinak ezagutu ahalko dira, bai eta zamaketariek egiten duten lana ikasi ere. Horretarako, portuan dauden eta beste herrialdeetara doazen salgaiak bi ontzitan banatuko dira.
EZAGUTU PORTUA – KORAPILO-TAILERRA
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Itsas korapiloak egiten ikasi eta praktikatu ahal izango da.
EZAGUTU PORTUA – ERAKUSKETA-GUNEA
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Bilboko portua apur bat gehiago ezagutu ahal izango den gunea: zer da portua, zer egiten da portuan, zein salgai mugitzen dira portuan, zein motako enpresak egiten dute lan portuan…
MAKILLAJE-TAILERRA
Adina: Adin guztientzat
Deskribapena: Aurpegi-makillajeari eskainitako gunea, itsas-bizitzarekin lotutako marrazkiekin (hainbat itsas-animalia).
Zirkuitu bat egingo da, jarraitua, honakoarekin:
Atrakzio jarraitua da, 8-10 haur bitarteko taldeetan burutzen dena.
2019ko Berdintasunerako Guneak dinamika berezia izango du Bilboko Gabonetako Haur Parkerako (2019ko UGPa). Unitate mugikorraren barruko eduki iraunkorrez gain, kanpoaldean mahaiak eta aulkiak dituen espazioa (txokoa) izango du, eta bertan hainbat jarduera egingo dituzte.
8 urtetik gorako haurrek 18 joko-gune (tabletak) izango dituzte erabilgarri gure standean, hirukoteka banatuta 6 mahaitan, “KonEko-V” bideo-jokora jolasteko. Joko horretan, “Nereak” eta “Peiok” modu dibertigarri eta entretenigarrian Kontzertu Ekonomikoaren erabilgarritasuna ezagutzera ematen digute, bai ea Euskadiko erakundeen antolaketa ere: nork egiten duen zer eta nondik datorren hori egiteko dirua. KONEKO V, Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko bideo-jokoa, duela urte bar aurkeztu zena eta PIN/UGPko gure standeko protagonista handiena dena, eguneratu egin da aurten, elementu grafiko berriak sartuz, txikienen artean joko-esperientzia indartzeko. Bertsio berri honetan, jokoaren 16 mailetan zehar bildu behar ditugun txanponen banaketa on bat eginez, hainbat elementuren sorkuntza sustatu daitekeela ikusiko da, azken helburua zerbitzu guztiak dituen hiri bat eraikitzea izanik.
OLENTZEROEN ERAKUSKETA
Olentzero eta Mari Domingiren panpinak erakutsiko dira, Interbiak-ek urtero antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak, eta aurten lehiaketara aurkeztea espero diren Bizkaiko 100 ikastetxeen inguruko lehen hezkuntzako 6. mailako edo DBHko lehenengo zikloko ikasleek egin dituzte.
Standean boto-ontzi bat egongo da aurkeztutako Olentzero eta Mari Domingiren bozketa popularrerako. Ikastetxeek parte-hartzeagatik pizgarri bat jasotzeaz gain, Olentzero eta Mari Domingi irabazleak, sari bezala, klase parte-hartzaile osoa Pozalagua haitzulora eta Karrantzako Karpinera joateko txango bat jasoko du.
PIN/UGPko erakusketa bisitatzen duten haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri haien gutuna ere idatzi eta bidali ahal izango diete, bai eta Standean erakutsiko diren marrazkiak eta bestelako eskulanak egin ere.
Horrez gain, dinamizazioko hainbat jarduera egongo dira standean, PIN/UGPko haurren adin-talde ezberdinetarako pentsatuak, ohe elastikoetatik Gabonetako ipuinetara arte, ludoteka eta eskulanen tailerrak barne.
LUDOTEKA et EGURREZKO JOKOAK
Ludoteka eta psikomotrizitateko elementuak, txikientzat. Psikomotrizitatea garatzeko gunea; bertan etxetxoak, txirristak eta kulunkak bezalako elementuak egongo dira. Txikienek primeran pasatuko dute! Gune honetan etxeko txikienen behar eta gustuak hartzen dira kontuan. Gabonetako marrazkiak margotu ahal izango dituzte gune libre honetan. Gainera, egurrezko 6 joko egongo dira ere.
KOLTXONETA ELASTIKOAK
Koltxoneta elastikoak haurrak entretenitzeko balio dute. Haurren dibertsioa saltatzea eta horren gainean itzulipurdiak ematea da, bere elastikotasunaren bultzada aprobetxatuz. Jarduera honek, urtero bezala, arrakasta ziurtatua du.
ESKULANEN GUNEA
Plastika eta sormenera zuzendutako gunea izango da hau, eskulan-tailer batez osatua dagoena (egun bakoitzean tailer ezberdin bat egongo da). Tailer arin eta errazak izango dira, non margotu, ebaki eta itsatsiko den. Hauek gauzatzerakoan, materialak berrerabiltzea eta birziklapena sustatuko da. Gainera, gune honetan parte-hartuz, haurrek “Interbiak Standeko” oroigarri bat eraman ahal izango dute etxera.
INTERBIAK AUTOESKOLA
TAILER TEORIKOA
Gune hau Interbiak-en Autoeskolako lehenengo zatira zuzenduta dago. Bertaratzen direnak klase teoriko bat jasoko dute, bide-hezkuntzako sinbolo ohikoenak ezagutzeko eta ikasteko dinamika errazarekin, bai eta gainerako erabiltzaileenganako eta gure ingurumenaren aldeko errespetua bezalako balioak lantzeko ere.
KLASE PRAKTIKOAK
Zirkuitu bat egongo da, non parte-hartzaileek “Autoeskolan” ikasitakoa bizikletekin gauzatu ahal izango duten; animatzaileek trafiko-seinaleak izango dituzte jarduera dinamizatzeko. Horrela, jardueraren parte-hartzaileak dibertitu egiten dira, konturatu gabe oinarrizko zirkulazio-arauak ikasten dituzten bitartean. Ez da ekintza hezigarri bat, baizik eta ekintza ludikoa, baina laguntza pedagogiko txikiez baliatzen da zirkulazio-ideia apurrak ikastea ahalbidetzeko.
Azkenik, standean Interbiak garatzen dituen hainbat jarduketen erakusketa-gune bat egongo da.
4 erakunde gaude (Mendatako udala, Landatur, Bizkaiko jabeen elkartea eta Baskegur) eta gehienbat haurrak hezi eta sentsibilizatzea da gure helburua. Gure balio-kate osoari buruz informatu, menditik azken produktura arte, funtzioak eta onurak zeintzuk diren, etab.
Erakusketa txiki bat izango dugu produktuekin, haurrak monitore baten laguntzarekin jarduerak gauzatzeko gune txiki bat eta jokoen gune bat, non egurrezko jokoen dinamizazioa egongo den.
Un año más, vuelve el Parque Infantil de Navidad (PIN) al Bilbao Exhibition Centre (BEC) de Barakaldo y con ello, una de las más amplias ofertas de actividades lúdicas, culturales y deportivas de Bizkaia de cara al público infantil y juvenil.
En esta edición tampoco faltarán a su cita Radio Nervión y Telebilbao. Desde el miércoles 18 de diciembre hasta el domingo 5 de enero, el stand del GRUPO NERVIÓN ofrecerá continuamente actividades para los más pequeños de la casa. Dentro de esas propuestas, caben destacar las siguientes:
Desde las 11:00 h. de la mañana, [email protected] niñ@s podrán subir a nuestro escenario a cantar y bailar en nuestro KARAOKE. Al mismo tiempo, por las mañanas, invitaremos a [email protected] [email protected] niñ@s a que se inscriban en nuestro CAMPEONATO DE TOQUES DE BALÓN, en el que los mejores podrán lograr fantásticos premios.
Las tardes en el stand del GRUPO NERVIÓN estarán sobre todo dirigidas al resto de concursos que promociona desde hace años nuestro medio de comunicación. Para ser exactos: al Festival Internacional de PLAYBACK y al DESFILE Mundial de Modelos Infantil. Tampoco faltará nuestra ya habitual TXIKIDISKOTECA.
Todos estos concursos contarán con grandes premios (por cortesía de TOY PLANET) y serán retransmitidos a través de RADIO NERVIÓN y de la televisión local líder de Bizkaia, TELEBILBAO.
Además, dentro de esta gran oferta de entretenimiento, habrá grandes NOVEDADES, actividades muy atractivas visualmente y, al mismo tiempo, divertidas y motivadoras.
Con todo ello, el escenario de Radio Nervión y Telebilbao brindará de nuevo un auténtico mundo de diversión y entretenimiento gracias a una excepcional programación de actividades cuyo objetivo es complacer al máximo el gusto de los pequeños y acompañantes.
MAÑANA | TARDE |
KARAOKETOQUES DE BALÓN
JUEGOS TXIKIDISKOTEKA MÚSICA |
CONCURSO PLAYBACK
CONCURSO DESFILE TXIKIDISKOTEKA MUSICALES |
Jatetxea, puzgarri bat eta aurpegiak margotzeko gunea.
Erabaki zein cookie baimendu nahi dituzun. Doikuntza hauek edozein momentutan alda ditzakezu. Hala ere, honek eragin dezake zenbait funtzio erabilgarri ez egotea. Cookieak ezabatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultatu zure nabigatzailearen laguntza atala.
Informazio gehiago erabiltzen ditugun cookieen inguruan
Korritze barrarekin cookie mota bakoitza gaitu edo desgaitu daiteke:
Erabaki zein cookie baimendu nahi dituzun. Doikuntza hauek edozein momentutan alda ditzakezu. Hala ere, honek eragin dezake zenbait funtzio erabilgarri ez egotea. Cookieak ezabatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultatu zure nabigatzailearen laguntza atala.
Informazio gehiago erabiltzen ditugun cookieen inguruan
Korritze barrarekin cookie mota bakoitza gaitu edo desgaitu daiteke:
Erabaki zein cookie baimendu nahi dituzun. Doikuntza hauek edozein momentutan alda ditzakezu. Hala ere, honek eragin dezake zenbait funtzio erabilgarri ez egotea. Cookieak ezabatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultatu zure nabigatzailearen laguntza atala.
Informazio gehiago erabiltzen ditugun cookieen inguruan
Korritze barrarekin cookie mota bakoitza gaitu edo desgaitu daiteke: