UGP-k dibertimendua oparitu die txikienei hiru astez

Hitzorduak 212.000 pertsona ingururen bisita jaso du

 Umeen Gabonetako Parkeak bere 57. edizioaren ateak itxi zituen atzo, 23 egunetan zehar atrakzioz, jolas-jardueraz eta kirol ugariz betetako hiru pabiloiez gozatu duten 211.848 haur eta senideren bisitarekin. Izan ere, tradizioa eta gizarteak eskatzen dituen proposamen berriak batzea da milaka euskaldunen Gabonetako egutegian ezinbestekoa den hitzordu baten arrakastaren gakoa.

Hain zuzen ere, Bilbao Exhibition Centre-ko UGP-ra joatea bisita klasikoa da Bizkaiko familientzat eta Euskal Autonomía Erkidegoko eta alboko erkidegoetako familientzat. Aurtengo bisitarien jatorria aurreko edizioetako ildo beretik doa: jende gehiena Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Kantabria, Burgos, Errioza, Nafarroa eta Zaragozatik etorri da.

Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra, UGPk, azken edizioetan bezala, dibertsiorako eta funtsezko sei balioen ikaskuntzarako konpromisoari eutsi dio. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portu Agintaritzak, BBK Banku Fundazioak, Emakunde, Interbiak, Garbiker, EVE, Bilbao Basket edo Telepizzak UGPn hiru asteetan egindako jarduerak elkartasunaren, gizabidearen, jasangarritasunaren, berdintasunaren, familia eta bizimodu osasuntsuaren garrantzia irakastea izan dute helburu.

Aurten, beste alderdi batzuen artean, %20 handitu  izan da atrakzioen eskaintzan egindako inbertsioa, eta horrek nabarmen areagotu du kopurua eta dibertsitatea. Ildo horretan, jende gehien espero izan den barraketan ilaren kudeaketa eraginkorragoa izan zedin egin da lan. Barraka horietan laguntzaile bat eta ilara indibidualak eta kolektiboak egiteko sistema ezarri da, sarbideak arintzeko, eta barrakaren aprobetxamendua maximizatzeko. Hala, plaza hutsik gabeko bidaiak bermatu dira eta parte-hartzaileek hirugarrengoentzat lekua hartzea eragotzi da. Oro har, parte-hartzaile guztien esperientzia hobetu duen UGP izan da. Sarreren online salmenta aktibo egon da ekitaldiaren azken egunera arte eta azken edizioan dagoeneko ezarri ziren sarbide-kontrol azkarragoek ere eragin positiboa izan dute.

Gainera, dibertsitate funtzionala duten pertsonen gozamenerako, Umeen Gabonetako Parkeak aisialdi irisgarria bermatzeko hainbat neurri hartu ditu.  Lehen bi egunetan argiak egokitu eta pabiloietako soinua doitu ziren. Era berean, desgaitasuna egiaztatzen duen txartela aurkeztuz, erabiltzaileak eta bere laguntzaile batek salneurri izan zuten sarreran eta modu librean sartu eta ateratzeko eskumuturrekoak eman zitzaien, norberaren erritmora gozatu ahal izateko. Halaber, ekitaldi osoan zehar, desgaitasuna egiaztatzen duen txartela aurkeztuz, erabiltzaileak eta laguntzaile batek lehentasunezko sarbidea izan dute kutxatilategian, baita hobaridun salneurria ere.

Kirol dosia ez da inoiz falta UGPn, eta ondo dakite atzo BECek Bizkaiko Atletismo Federazioarekin batera antolatutako Gabonetako VI. Lasterketan parte hartu zutenek. 540 pertsona bildu zituen, kategoria desberdinetan banatuta: Txiki, Prebenjamin, Benjamin, Kimu, Haur eta Familia. Gainera, UGPk Bilbao Basket-eko campusa ere jaso zuen eta bertan izan ziren, baita ere, Saskibaloiko eta Eskubaloiko Txapelketak, euren federazioek antolatuak, eta Miniatletismoko Gabonetako Txapelketa. Beisboleko Bateo tunelak eta Mahai Tenisak ere arrakasta handia izan zuten ospakizuneko egun guztietan.

UGPk bat egin du, beste behin ere, Bizkaiko Gurutze Gorriak Gabonetarako prestatu duen jostailu berri, ez beliko eta ez-sexista biltzeko kanpainarekin.

-ek idatzirik |2024-01-08T15:04:56+01:008 de urtarrila de 2024|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top