PIN/UGP parkearen hurrengo edizioa 2021eko gabonetan izango da

Egoera sozio-sanitarioa dela eta ezingo da burutu aurtengo Gabonetako haurren topaketa tradizionala

Bilbao Exhibition Centre-k bere Umeen Gabonetako Parke tradizionala 2021eko abendura arte atzeratzea erabaki du. Bizi dugun egoera sozio-sanitarioa ikusita, PIN/UGP parkearen antolatzaileek ondorioztatu dute aurten ezinezkoa dela honelako haurren topaketa bat garatzeko behar diren baldintzak bermatzea, izan ere, etengabeko zalaparta, parte hartze maila altua eta jarduera kolektiboak erabateko protagonistak dira parkeak irauten duen ia hiru asteetan zehar.

Umeen Gabonetako Parkea, Bizkaiko eta Euskadiko txikien erreferente izateaz gain beste lurralde mugakideetako txikiak ere erakartzen dituena, 2020an, bere 56. edizioa antolatzekoa zen. Urtero, 200.000 pertsonatik gora elkartzen dira BEC esparruko pabiloietan, atrakzioekin gozatzeko eta jolastuz ikasteko unibertso batean. PIN/UGP parkea, jostaketarako espazio bat izateaz gain, elkarrekin bizitzeko toki bat ere bada, eta jada parkearen DNA bihurtu diren sei balioak sustatzeko ere: jasangarritasuna, familia, zibergizalegea, elkartasuna, bizimodu osasungarria eta berdintasuna.

BECek lanean jarraituko du 2021eko ediziorako jarduera programa benetan erakargarria prestatzeko, orotariko publikoen interesak kontuan hartzen dituena, ez bakarrik haurrenak, eta ekitaldi honen zaleei horrenbeste maite duten Gabonetako hitzordu honen aurtengo falta konpentsatzeko.

-ek idatzirik |2021-04-12T08:56:55+02:009 de urria de 2020|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top