Kirolak ere badu bere tokia UGP-an

Kirola indarrez iritsi da Umeen Gabonetako Parkera aste hauetan egiten ari diren txapelketei eta erakunde parte-hartzaileek antolatu dituzten kirol-jarduerei esker. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismoko Foru Sailak bizikleten pumptruck zirkuitua sortu du txikiek, dibertitzen ari diren bitartean, balioak, jarrerak eta arauak adin goiztiarretik ikasteko aukera izan dezaten.

Aldi berean, Bilbao Basketek asteartean hasi du campusa. Bertan, 4 eta 16 urte arteko jokalariak ari dira parte hartzen. Campusaren helburu nagusia da hezkuntza-helburuekin kultura eta kirol arloko elkarbizitza sustatzea, alderdi ludikoa albo batera utzi gabe, prestakuntza integrala osatzen duten balioekin garapen indibiduala eta soziala landuz.

Bestalde, joan den larunbatean, abenduaren 23an, hasi zen saskibaloi-txapelketa eta, hurrengo egunean, Gabon gauean, eskubaloi-txapelketa. Txapelketa horien finalak urtarrilaren 5ean jokatuko dituzte. Abenduaren 24an, gainera, Miniatletismoko V. Txapelketako mini-olinpiadak ere jokatu ziren, Bizkaiko Atletismo Federazioak koordinatuta. Aldi berean, mahai-tenisa eta Bateatze Tunela harrera oso ona izaten ari dira; ekitaldiaren egun guztietan daude irekita horiek.

Datorren igandean, urtarrilaren 7an, Umeen Gabonetako Parkearen azken egunean, UGPko Gabonetako VI. Lasterketa egingo da. Lehen kategoria, “txikiena”, 11:10ean hasiko da, eta 11:50ean “Familiako lasterketa herrikoia” hasiko da.

-ek idatzirik |2024-01-03T09:22:01+01:003 de urtarrila de 2024|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top