Umeen Gabonetako Parkeko VI. Lasterketa

Umeen Gabonetako Parkeko VI. Lasterketa2023-12-01T13:26:08+01:00
Umeen Gabonetako Parkeko VI. Lasterketa

2023ko urtarrilak 7

ART 1: BECek Bizkaiko Atletismo Federazioarekin batera, UGPko Gabonetako VI. Lasterketa” antolatuko du, 57. edizioaren harira.

ART 2: Lasterketa 2024ko urtarrilaren 7an, igandean egingo da BECeko 2. Pabiloian. Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, bereizgarririk gabe, federatuak izan ala ez. Aurretik izena eman eta dortsala jaso besterik ez dute egin behar. 600 parte-hartzaile izango dira guztira kategoria guztietan.

Lasterketa UGP egiten den pabiloi ezberdin batean egingo da. Izena eman dutenek 4 €ordaindu beharko dituzte dortsala jasotzean, eta lasterketa amaitzean UGPrako sarrera emango zaie, oparien poltsarekin batera.

ART 3: Hauek dira ordutegiak, zirkuituak eta zirkuituaren biren kopuruak:

11:10 Neskak eta mutilak haur kategoria (2010-2011): 900 metro (4b).

11:20 Kimuak neskak eta mutilak (2012-2013) 600 metro (2b).

11:25 Benjamin neskak eta mutilak (2014-2015): 300 metro (Bira 1).

11:30 Benjamiaurrekoak neskak eta mutilak: 300 metro (Bira 1).

11:35 Txiki neskak (2018 eta ondorengoak) 60 metro. Irteera-helmuga (IH).

11:40 Txiki mutilak (2018 eta ondorengoak) 60 metro. Irteera-helmuga (IH).

11:50: Familia-lasterketa herrikoia: 300 metro (Bira 1).

ART 4: Esteka honetan egin behar da aurretiko izen-ematea:

https://forms.gle/kjSm8mm9dFYt2wvu9

Zentroek edo klubek zuzenean bidali ahal izango dituzte parte-hartzaileen izen-emateak excel hau beteta (artxiboa deskargatu) eta helbide honetara bidali: [email protected].

Izen-emateak 2024ko urtarrilaren 4era arte egon dira zabalik edo 600 plazak bete arte.

ART 5: Dortsalak urtarrilaren 7an bertan jasoko dira, proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenagora arte 2 pabilloiko arropazaindegian.

ART 6: Izena eman gabe korri egiten duen pertsona orok bere erantzukizunpean egingo du eta izena ematerakoan parte-hartzaile guztiek onartzen dute araudia.

ART 7: Opariak eta hornidura boltsak egongo dira izena eman duten guztientzat.

Laster

Go to Top