Gabonetako lasterketak familiak batu ditu berriro ere UGP-n

Umeen Gabonetako Parkeak gaur, urtarrilaren 3a, osteguna, Bilbao Exhibition Centre-eko 1. pabiloian UGParen Gabonetako Lasterketaren bigarren edizioa burutu du, 250 pertsona inguru batu duena. Kirol-probak, UGPak Bizkaiko Atletismo Federazioarekin batera antolatzen duenak, sei lasterketa izan ditu. Lasterketetan, 100 metroko tarteak egon dira txikienentzat eta 1.200 metrorainoko tarteak haur kategorian.

Lehenengo lasterketa, 2013tik aurrerako urteetan jaiotako txikiei zuzendutakoa, 10:30tan hasi da eta azkenekoa, “Familien Lasterketa”, 11:15tan izan da. Bertan, 34 familiek 900 metroko distantzia egin dute. Beste probak, “Pre-benjaminei” (2011-2012 urteak), “Benjaminei” (2009-2010 urteak) “Kimuei” (2007-2008 urteak) eta “Haurrei” (2005-2006 urteak) zuzendutakoak, denbora-tarte horretan egin dira. Parte hartzaile guztiek opariz betetako poltsa bana jaso dute, PIN/UGPra sartzeko beherapen-bonua duena.

Gaur eta bihar, Zineuskadiko azken saioak UGPn

UGPren II. Gabonetako Lasterketa, aurten Umeen Gabonetako Parkeak balioez beteriko 54. edizioan eskaintzen dituen jardueretarako bat da. Hortaz, aurtengo jarduera berrien artean, euskarazko bi film botako dira BECeko entzunaretoan. Gaur, urtarrilaren 3an, osteguna, Zikoinak filma: txolarre zurtz batek zikoina dela uste du, zikoina batzuk hazi dutelako. Filma 4 eta 7 urte arteko umeentzat da. Beste animazio-filma Batman Lego da, bihar, urtarrilaren 4an, proiektatuko dena eta 7 eta 10 urte artekoentzat dena. Bi kasuetan, sarrera doakoa da, aurretik PIN/UGParen webgunean izena emanez: www.pin-ugp.com eta izen ematea PIN/UGParen sarrerarekin aurkeztuz. Bi emanaldiak 18.00etan hasiko dira.

-ek idatzirik |2021-04-12T08:57:27+02:007 de urtarrila de 2019|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top