Gabonetako II. lasterketa txikientzako jarduerez beteriko umeen gabonetako parkera iritsiko da

  • Urtarrilaren 3an –osteguna– izango da lasterketa, BECeko 1. pabilioian, 10.30etik aurrera. Hainbat kategoria egongo dira eta, amaitzeko, familientzako lasterketa egingo da. Izena emango duten lehenengo 500ek opariz betetako poltsa bana lortuko dute.  
  • Halaber, Umeen Gabonetako Parkeak euskara sustatu egiten du, esaterako, bi film hauen bitartez: Zikoinak (urtarrilaren 3an botako da) eta Batman Lego (urtarrilaren 4an botako da).  
  • Abenduaren 29an –larunbata–, GURASOEN IV. GAUA izango da, sariez eta zuzeneko emanaldiez beteta. 

 

Umeen Gabonetako Parkeak bigarren “Gabonetako Lasterketa” herrikoia antolatuko du urtarrilaren 3an –osteguna– . Lehenengo lasterketan 200 lasterkari inguru bildu ziren eta aurten askoz gehiagok eman dute izena; oraingoz, 300etik gora lagunek. Kirol-proba hori BECek antolatzen du, Bizkaiko Atletismo Federazioaren laguntzarekin. Iaz bezala, lasterketa estalpean egingo da, Bilbao Exhibition Centreko 1. pabilioian. Doakoa izango da eta horren ibilbideak korrikalarien kategorietara moldatuko dira. Guztira, sei lasterketa egongo dira eta ibilbideak 100 metro (txikientzat) eta 1.200 metro (haur kategoria) artean ibiliko dira.

Herri-lasterketa 10.30ean hasiko da: 2013tik aurrera jaiotakoek 100 metroko ibilbidea izango dute. Bigarren proba benjamin aurrekoena (2011-2012) izango da, 10.35ean, 300 metroko pistan; ondoren, benjaminek (2009-2010) 600 metro korrika egingo dituzte, 10.40etik aurrera; kimuak 10.50ean lehiatuko dira 900 metrotan, eta haur kategoriakoak (2005-2006), 1.200 metrotan, 11.00etatik aurrera. Emakumezkoen nahiz gizonezkoen kategoriak egongo dira lasterketa guztietan. Azkenik, 11.15etik aurrera, gurasoek seme-alabekin 900 metroko distantzia egingo dute familientzako lasterketan. Doakoak izango dira lasterketa guztiak, bertaratuko direnentzat nahiz korrika egingo dutenentzat. Eta, gainera, izena emango duten lehengo 500ek opariz (hala nola, UGPra sartzeko beherapen-bonua) betetako poltsa bana lortuko dute.

Erritmo onean doa aurtengo lasterketarako izen-ematea. Izan ere, atletismo-lehiaketa horretan parte hartu nahi dutenek –federatuta egon ala ez– https://tinyurl.com/y8n72nsw estekan eman dezakete izena. Izena emateko epea urtarrilaren 1ean bukatuko da, edo 600 partaide izan arte.

UGPren II. Gabonetako Lasterketa, aurten Umeen Gabonetako Parkeak balioez beteriko 54. edizioan eskaintzen dituen jardueretarako bat da. Hortaz, aurtengo jarduera berrien artean, euskarazko bi film botako dira BECeko entzunaretoan. Umeen parkearen babesleek antolatutako tailer eta jarduera guztietan dago euskara, baina aurten beste urrats bat eman nahi izan da eta umeentzako euskarazko bi film botako dira. Urtarrilaren 3an –osteguna–, Zikoinak filma: txolarre zurtz batek zikoina dela uste du, zikoina batek hazi duelako. Filma 4 eta 7 urte arteko umeentzat da. Beste animazio-filma Batman Lego da eta 7 eta 10 urte artekoentzat da. Sarrera doakoa izango da bi filmak ikusteko, baina aldez aurretik izena eman beharko da UGPren web-orrian (www.pin-ugp.com) eta izen-ematea UGPrako txartelarekin erakutsi. Bi emanaldiak 18.00etan hasiko dira.

Eta helduak ere UGPren atrakzioekin primeran ibil daitezen, orain dela lau urte GURASOEN GAUA sortu zen: oso gau berezi horretan, Umeen Gabonetako Parkea helduago baina beti bezain dibertigarri bihurtzen da. Abenduaren 29ko gauean, 21.00etatik 02.00etara, helduek UGP txikiko barrakez eta jarduerez gozatuko dute eta, gainera, bertoko jatetxeetan afaldu, horiek eskaintza gastronomikoa haientzat moldatuko baitute. Eta, jakina, zuzeneko musika-emanaldiak egongo dira: La Carrocería eta Carisma. Sarrera-txartelaren prezioa 8 eurokoa da, baina mozorrotuta doazenentzat 3 euroko beherapena egongo da. Halaber, bertaratuko diren lehengo 1.000entzat opariak egongo dira.

Komunikazio saila, 2018ko abenduaren 27a

-ek idatzirik |2021-04-12T08:58:35+02:0028 de abendua de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top