Dibertsiorako pabilioi bat gehiago UGP-n

Umeen Gabonetako Parkea hilabete baino gutxiagoan itzuliko da Bilbao Exhibition Centrera eta bikaina izango da. Publikoaz gain, erakundeek eta enpresek ere ilusio handiarekin hartu dute edizio berri hau eta parte-hartzaileei eskaintzeko proposamen berritzaileak lantzen ari dira. Alde horretatik, eta beren lanari esker, UGPk normalean baino pabilioi bat gehiago izango du.

BECeko 1. Pabilioian bizi-estilo aktibo eta osasungarrira bideratutako eta sedentarismoaren aurka egiteko kirol-jarduerak izango dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira UGPko Gabonetako Lasterketa, Gabonetako UGPren saskibaloiko, eskubaloiko eta mahai-teniseko txapelketa, beisbolean bateaz jotzeko tunela, miniatletismoko gabonetako txapelketa eta Bizkaian Gabonetan inoiz instalatutako izotz-pistarik handiena. Gainera, pabilioi horretan Athletic Fundazioak, Euskadi Fundazioak eta Bilbao Basketek antolatutako jarduerak ere izango dira.

Horrez gain, aurreko edizioetan bezala, UGPren 3. Pabilioian UGPrekin lankidetzan aritzen diren eta ikasteko formula gisa dibertsioaren aldeko apustua egiten duten erakundeen eta enpresen standak egongo dira.  Horien artean daude Bilboko Portuaren Autoritatea, BBK Banku Fundazioa, Bizkaibus, Bizkaiko Foru Aldundia, Energiaren Euskal Erakundea, Garbiker, Eusko Jaurlaritza, DFB Frantziako Tourra edo Interbiak Bizkaia, besteak beste.

UGPko aisialdi-eskaintza osatzeko, 5. Pabilioian hainbat barraka egongo dira, besteak beste: autotxoke tradizionalak,  zezen mekanikoak, eltzeak, mini-kangurua eta super-kangurua, sorginaren trena, ninja-dortokak, noria,   ohe elastikoak eta wipe out.

Osagarri gisa, Gabonetan Bizkaian instalatutako izotz-pistarik handiena 3. pabiloian egongo da, eta Beisboleko Bateo tunela 5. pabiloian. Bestalde, PIN/UGP-ren edizio berri honek Gabonetako Lasterketa tradizionala ere hartuko du.

UPGren ordutegi orokorra 11:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, abenduaren 24 eta 31 eta urtarrilaren 5ean izan ezik (11:00etatik 17:00etara bitartekoa izango da). Jaiegunetan (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an) itxita egongo da, eta abenduaren 19tik 22ra bitartean, ordutegia 10:00etatik 19:00etara artekoa izango da.

Aurten, berritasun gisa, sarrerak webgune ofizialaren bidez erosi ahal izango dira: https://pin.bilbaoexhibitioncentre.com/informacion/horarios-y-precios/

-ek idatzirik |2022-11-25T11:43:30+01:0025 de azaroa de 2022|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top