Umeen Gabonetako Parkea / Parque Infantil de Navidad 2016-2017

Abenduaren 21 eta urtarrilaren 8 bitartean, Umeen Gabonetako Parkea (PIN) Bilbao Exhibition Centrera itzuliko da aurreko 51 edizioetan izandako arrakasta bera izateko asmoz, eta txikienen zein handienen gozamenerako.

Bere ibilbide luzearen edizio bakoitzean bezala, PIN/UGP 2016-2017 honek ere aisialdirako proposamen ugari ekarriko ditu, dibertsioari zein hezkuntza eta kultura sustapenari zuzendutakoak.

PIN/UGPren 52. edizioan hainbat erakundek, enpresa publikok zein pribatuk, kultura elkartek eta komunikabidek aurkeztuko dituzte haien standak. Hurrengoek, besteak beste: Bizkaiko Foru Aldundia, Interbiak, BFAko suhiltzaileak, BBK Banku Fundazioa, Garraioen Partzuergoa, Bilboko Portuko agintaritza, Coca Cola Iberian Partners, DEIA, Telepizza, Nerbioi Irratia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaiko Eskubaloi Federazioa eta Bizkaiko Beisbol Federazioa.

Azokaren barrutiko 3. eta 5. pabiloietan banatuta, hainbat barraka, jolas mordoa, ikuskizun, eta jarduera didaktikoko, kirol, hezkuntza eta kultura jardueretako tailerrak jarriko dira.

Beraz, hara gerturatuko direnek honakoetan ibiltzeko aukera izango dute: Autotxokeak, Zezen mekanikoak, Puzgarriak, Mini-kangurua eta Super-kangurua, Dragoia, Mini-hegaztia, Teletubbie-ak, Sorginaren trena, Txiki parkea, Baby-kateak, Autotxokeen haurrentzako pista, Balea puzgarria, Mendebaldeko orga, Ohe elastikoak, Wipe Out, Eltzeak, Scalextric, Piraten itsasontzia, Super-igela eta “Jamaika”. Eta, aurrekoetan bezala, Gabonetan Bizkaian jartzen den Izotz-pista handienean irristatu ahal izango da.

Aurten ere ospatuko dira kirol lehiaketak: Mahaiko teniseko Gabonetako XXXIII txapelketa; 2016-2017 PIN/UGP Gabonetako Saskibaloi Txapelketa (Bizkaiko Saskibaloi Federazioa); 2016-2017 Eskubaloiko PIN/UGP txapelketa (Bizkaiko Eskubaloi Federazioa). Gainera, Beisbolean batez jotzeko tunela erabili (Bizkaiko Beisbol Federazioa) eta Tiro Olinpikoa ere egin ahal izango dira .

AISIALDIRAKO JARDUERAK ETA PROPOSAMENAK FAMILIA OSOARENTZAT  

Aurrekoetan bezala, erakundeak ere egongo dira 2016/2017ko PIN/UGPan. Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetan Bizkaia osoan jarriko dituzten “Irristatzeko Izotz pista” handiena instalatuko du.

Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sozietate Publikoa, ere egongo da aurtengo PIN/UGPan. Ludotekarako lekua ere izango du eta bertan aurkituko ditugu hurrengoak: plastikozko pilotak, eskulanentzako tailerrak, koltxoneta elastikoak, Interbiakek egindako lanen informazio-panelak, bide-hezkuntzarako patinen zirkuitua eta

Olentzeroren erakusketa, non “2016ko Olentzeroren irribarrea” lehiaketan parte hartu duten Olentzero guztiak bilduko diren, eta haurrek hari gutunak idatzi ahal izango dieten eta Olentzeroren, Mari Domingiren eta haien lagunen marrazkiak margotu ahal izango dituzten.

BBK Banku Fundazioak, bestetik, hainbat zonatan banatutako jarduera anitzak proposatuko dizkiete gaztetxoei: ohe elastikoak, ludoteka, Txikiazoka (eskulanen tailerrak eta talo egite tailerrak), zona teknologikoa (tailerrak eta erakusketa), dantza, ikuskizunak (txikienen arreta deitzeko ikuskizun bat eskainiko da) eta Athletic zona, non futbol-zelaia egongo den eta non bi egunetan Athletic-eko jokalariak hurbilduko diren autografoak sinatzera.

Bilboko Portuko agintaritza, Umeen Gabonetako Parkean egoten den beste erakunde bat, 2016-2017an ere hartuko du parte, jarduera ludiko eta portuko jarduerak eskainiko dituen jolas-eremu batekin.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, edizio honetan, haur eta gazteentzako aisialdirako proposamen ludikoak eta kirol-jarduerak eskainiko ditu, eta baita haien senideentzako jarduerak ere. Horretarako, molto motoak, scalextric zirkuituak, margotzeko zona eta photocall-a puxikekin prestatu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak ere bertan egongo dira. Oraingo honetan, besoa igota duen kamioi bat erakutsiko dute, haien lan batzuei buruzko gune bat prestatuko dute olana tematikoekin (erremintak eta jantziak), photocall bat jarriko dute umeak suhiltzaile moduan jantzita argazkiak atera ditzaten eta, berrikuntza gisa, L forma duen 12 metrotako hodi bat instalatuko dute umeak barrutik pasatzeko.

Bestetik, Coca Cola Iberian Partners-ek pedalak dituzten cars-en pista bat proposatzen du, puzgarriz mugatutako eremu batean. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an, “Coca-Cola partekatu…” ekimena itzuliko da, non parte-hartzaileek, etiketa baten bitartez, latei izena jarri ahal izango dieten. Aurtengo PIN/UGPk irauten duen bitartean, Coca-Colak hainbat zozketa egingo ditu euren produktuen kontsumitzaileen artean.

Telepizzak, bere aldetik, saltokia eta jantokia jarriko du, jendearentzako leihoarekin, zuzenean ikusi ahal izateko Telepizza nola egiten duten. Horrez gain, 10 urtera arteko haurrentzako txirrista pizgarria ere jarriko du.

DEIA egunkariak Bubble Balls zona jarriko du, non txikiek eta ez hain txikiek burbuila handietan sartu eta jolasteko aukera izango duten.

TeleBilbao eta Nerbioi Irratiak ere beraien ohiko standa izango dute, non hainbat musika-talde, musikazale eta edozein bisitarik musikarako dohaina dutela edo karaokea menperatzen dutela erakutsi ahal izango duten. 

URTARRILAK 7, “GURASOEN GAUA”

Azken 2 edizioetan izandako arrakastari jarraipena emateko, “Gurasoen gaua” itzuliko da Umeen Gabonetako Parkera. Berrikuntzak dakartza aurten, 2014az geroztik, UGPren 50. urtemuga zela eta, jarduera horri berriro ekin zitzaiolako, eta abenduan ospatzen zelako orain arte.

Aurten beste egun baten ospatuko da, urteko lehenengo larunbatean hain zuzen ere: 2017ko urtarrilaren 7. 21:00etan hasi eta goizaldeko 2:00etan bukatuko da.

Bost ordu horietan zehar, hurbilduko diren guztiek UGPan dauden atrakzio eta barraka batzuetan ibiltzeko aukera izango dute, nagusientzako atrakzio onenetan, euren seme-alabak bezala, besteak beste hurrengoetan: Zezen mekanikoa, Eltzea, Ohe elastikoak, Sorginaren trena, Dragoia, Beisbola, Super-kangurua, Autotxokeak, Piraten itsasontzia, Super-igela eta “Jamaika”.

Gainera, barraken ondoan jarritako benta tradizionaletara hurbiltzeko aukera izango dute, non jai-giroan, musika zuzenean entzun, afaldu, mokadutxoren bat jan eta kopa batzuk edan ahal izango duten.

Sarreraren prezioa PIN/UGPren gainerako egunetakoa izango da: 8 €. Mozorrotuta bazatoz, 5 € izango da prezioa. Gainera, hurbiltzen diren lehenengo 1.000 lagunek Opari bat jasoko dute.

2016ko UGP abenduaren 21ean irekiko da, goizeko 11.30etan, Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik.

Datak

2016ko abenduaren 21etik 2017eko urtarrilaren 8ra

Itxita:  abenduaren 25 ean eta urtarrilaren 1 eta 6 ean

Bisita-ordutegia

11:00etatik 20:00etara

11:00 etatik 17:00 ak arte abenduaren 24, 31 eta urterrilaren 5 ean

Leihatilak bisita-ordutegia hasi baino 30 minutu aurretik ireki eta itxiko dira

Prezioak

  •  PREZIO OROKORRA: 8€
  • BONO FAMILIARRA (10 SARRERA): 70 €
  • KOLEKTIBOAK, LAGUNTZAILEAK: 7 €

IKEA FAMILY: 2 sarrera txartel bakoizteko  (Sarrera bakoitzeko prezioa: 7€)
FAMILIAS NUMEROSAS:  1 sarrera karnet bakoitzeko  (Sarrera bakoitzeko prezioa: 7€)
GAZTE TXARTELA:  1 sarrera txartel bakoitzeko  (Sarrera bakoitzeko prezioa: 7€)
Familia ugaridunak eta Gazte txartela: DNI-aren edo familia-liburuaren aurkezpena. Deskontuak EZ dira metagarriak.  (Sarrera bakoitzeko prezioa: 7€)

  • GURASOEN GAUA : 8 € eta 5€ MOZORROTUTA BAZATOZ.
  • 2 URTERARTEKO HAURRAK (BARNE): SARRERA DOHAINIK

 

06 257x480 CARTEL PIN 2016

-ek idatzirik |2016-12-15T11:30:57+01:0015 de abendua de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top