Eskumuturreko identifikatzaileak

Urtero umeren bat pabiloietan galtzen zaigu begi handiekin gozatuz, ondoriozko guraso edo tutoreen kezkarekin. Urte honetan arazo hauei amaiera emango diogu eskumuturreko identifikatzailearekin. Etor zaitez eta jaso ezazu BEC-eko korridore zentralean, Atrioan, kokatutako informazio-puntuan!

Sarbidea

Esparrurako sarbidea bakarra da sarrera eta egun bakoitzeko, behin esparrua utzita berriro ere sartu ezin izanez.

Jantzi-zerbitzua

Erabili gure jantzitegi-zerbitzua esekitokia 3 euroan soilik (gehienez bi jantzi esekitoki bakoitzeko) edo eskatu gure poltsak, non zure taldearen motxilak eta berokiak 10 euroan sartu ahal izango dituzun (poltsa bete arte) eta ez kezkatu irten arte. UGPko atrakzioez eta jarduera guztiez goza ezazu!

Jantzitegiaren ordutegia egunero 10:30etik 20:30era da, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, 17:30ean ixten baitugu.

Gastronomia

Eguneko menuak, plater konbinatuak, pizzak, txakurtxoak, kebabak, hanburgesak, ogitartekoak… gozotegia, txurreria, izozkitegia, gozoki sagarrak, kotoiak… eta abar luze bat. Halaber, edizio honetan, glutenik gabeko aukerak eta aukera beganoak egongo dira.

Bilbao Exhibition Centre-ko gomendioak

Umeen Gabonetako Parkearen xedea gozatzeko tokia izatea da; umeek emozio biziak izateko eta helduek aurreikuspen apur batekin konpon daitezkeen deserosotasunak saihesteko tokia, alegia. Hori dela eta, Bilbao Exhibition Centre-k hainbat gomendio egin nahi ditu, PIN/UGPn zure esperientzia hobetzeko. Hasteko, gogoan izan sarrerak online eros daitezkeela aldez aurretik, eta baita aparkalekuan lekua gorde eta haren tarifa aurretik ere ordaintzeko aukera ere baduzula. Jarduera eta atrakzio guztiez erosotasun handiagoz gozatu ahal izateko, BECek gogorarazten du arropazaindegi zerbitzua badagoela, UGParen ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen dena eta 30 minutu geroago ixten dena.

Oraingoan ere, Bilbao Exhibition Centre-k hiritarrak Umeen Gabonetako Parkeaz, haren  5. eta 1. pabiloiko barrakez eta 3. eta 1. pabiloiko tailerrez eta jarduerez gozatzera gonbidatu nahi ditu, baina, are gehiago PIN/UGPk defendatzen dituen balioak bere egitera. Eta, hori lortzeko, jardueretan parte hartzeko orduan desabantailaren bat dutenekin solidarioa izanik, familia artean jantokietan atseden-lekuetan eta jatetxeetan eta gainerako erabilera komuneko tokietan gozatuz, eta, gehienbat, ingurumena zainduz eta birziklatze-edukiontziak erabiliz lor daiteke, adibidez. Guztiontzako da garrantzitsua PIN/UGP azoka. Eman diezaiogun balioa!