
Beste urte batez, Olentzero eta Mari Domingi UGPan izango dira!
3. Pabiloia
Abenduak 12 eta 13
Gabonak familian bizitzea eta gozatzea da magiarik handiena. Abenduaren 12an eta 13an, Umeen Gabonetako Parkean bisita oso berezia izango dugu, etxeko txikienen begiak ilusioz piztuko dituena.
Izan ere, Olentzero eta Mari Domingi UGPko 3. pabiloian izango dira haur guztien zain. Aukera paregabea izango da gutunak eskura emateko, haiekin tarte batez hitz egiteko eta Gabonetako ilusioa gertu-gertutik bizitzeko.
Gorde datak egutegian eta ez huts egin!

Oparien bilketa
1. Pabiloia. Informazio Puntua
UGP egiten den egunetan
Ekarri jostailu berri bat eta parte hartu!
Bilbao Exhibition Centreko Umeen Gabonetako Parkeak (UGP) egingo du Bizkaiko Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko antolatu duen elkartasun kanpainarekin.
UGP ospatzen den egunetan, 1. pabiloiaren sarreraren ondoan dagoen informazio-puntuan, egoera ahulean dauden haurrentzako jostailuak jasoko dira, zure elkartasun-keinuak Gabonetan ilusioz bete ditzan.
Jostailu berri bat ematen duten lehen 100 pertsonek doako sarrera bat jasoko dute UGPean sartzeko. Gehienez sarrera bat pertsona bakoitzeko.
Parte hartu eta lagundu ilusioa banatzen!
