STEAM Gune
UGP-PINak zientzia eta teknologia-tailerrak eskainiko ditu ikastetxeentzako eskaintza bereziarekin
- Ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko taldeentzako eta aisialdi-tldeentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dira.
- Iazko arrakasta ikusita, berrikuntzak dakartza aurtengo STEAM GUNEAk.
- Izen-emateak irailean irekiko dira.
Izen-emate irekiak
STEAM Erronkak
Iraupena: 45 minutu
Gehienez 25 pertsona
*Laster informazio gehiago eguneratuko dugu.
STEAM Tailerrak
Iraupena: 45 minutu
Gehienez 25 pertsona
*Laster informazio gehiago eguneratuko dugu.
Frogapenak
Iraupena: 30 minutu
Gehienez 50 pertsona
*Laster informazio gehiago eguneratuko dugu.
Tailerrak
Iraupena: 30 minutu
Gehienez 15 pertsona tailer bakoitzeko
*Eduki berriak lantzen ari gara, hauek ziren iazko ediziokoak:
Biopolimeroak
Natura mikroeskalan
Argia eta hologramak
Minirobot lasterketa
Lurreratze-egiturak
Termopolimeroak eta NFC etiketak
Ikuskizunak
Iraupena: 30 minutu
Gehienez 50 pertsona ikuskizun bakoitzeko
*Eduki berriak lantzen ari gara, hauek ziren iazko ediziokoak:
Huts -ponpa
Elektrizitatea
Kimika ikusgarria
Ginkanak
Adina: 12-16 urte
UGP atrakzioen ginkana
Deskargatu “Actionbound” aplikazio mugikorra eta eskaneatu 1. eta 5. pabiloietako atrakzio hautatuetan aurkituko dituzun QR kodeak. Ginkana osatzen baduzu, XXS 360 atrakziorako EXPRESS TXARTELA lortu ahal izango duzu (gutxienez 1,30 m-ko altuera izan behar da)
STEAM Tailerrak
1. Biokimikako laborategiaren misterioa
Lapurreta bat gertatu da laborategian, eta ikasleek ikerketa zientifiko baten bidez argitu beharko dute nor izan den. Horretarako, DNA erauziko dute, elikagaien C bitamina edukia aztertuko dute eta kode bitarra erabiliko dute misterioa argitzeko. Tailer honek kimika, biologia eta logika esperimentala uztartzen ditu, eta ikasleak benetako zientzialari bihurtzen dira. Esperientziak metodo zientifikoa modu ludikoan lantzen du: behaketa, hipotesien sorrera, esperimentazioa eta ondorioen interpretazioa.
2. Zirkuitu elektriko sinpleak: Paper Circuits
Tailer honetan ikasleek zirkuitu elektrikoak eraikiko dituzte kobrezko zinta eroalea, bateriak, LED argiak eta oinarrizko osagai elektronikoak erabiliz. Jarduera honen bidez landuko dituzte elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak: korronte elektrikoa, eroale eta isolatzaileen arteko ezberdintasunak, eta polaritatea. Jarduera honek elektronikaren oinarriak modu praktiko, sortzaile eta esperimental batean lantzeko aukera ematen du, teknologiarekiko interesa eta berrikuntza-gaitasuna sustatuz.
3. Kromatografia: Koloreen sekretua
Esperimentu honetan, ikasleek iragazki papera eta errotulki ez-iraunkorrak erabiliko dituzte koloreen konposizioa ezagutzeko. Ura disolbatzaile gisa erabilita, pigmentuak bereizi egiten dira beren molekulen tamainaren eta disolbagarritasunaren arabera. Horrela, ikasleek kromatografia-teknikaren oinarriak ezagutuko dituzte —kimikan oso erabilia den metodo bat nahasketa konplexuak banatzeko—, eta bide batez kolorez beteriko lore ederrak sortuko dituzte. Zientzia eta artea uztartzen dituen esperientzia ludiko eta erakargarria da, 6 urtetik aurrerakoentzat egokia.
4. Biodibertsitatea: Basoko aztarnak
Tailer honetan ikasleek Euskal Herriko basoetan aurkitu daitezkeen animalien aztarnak aztertuko dituzte. Behaketaren eta konparaketaren bidez, espezie bakoitza identifikatzen ikasiko dute, eta ondoren polimeroekin animalia baten oinatza sortuko dute. Jarduera honek biodibertsitatearen kontzeptua, ekosistemen oreka eta espezieen egokitzapena lantzen ditu, naturaren azterketa eta zientziaren metodologia uztartuz. Esperientzia honek ingurumenarekiko errespetua eta jakin-min biologikoa sustatzen ditu.
5. Pilota saltokariak eta polimeroen mundua
Tailer honetan ikasleek poliakrilatozko polimeroekin pilota saltokariak sortuko dituzte eta haien propietate fisiko eta kimikoak aztertuko dituzte. Jarduera honen bidez ulertuko dute zer diren polimeroak eta nola eratzen diren. Kimika, fisika eta jakin-min esperimentala uztartzen dituen esperientzia honek erakusten du zientzia nola aurkitzen den eguneroko materialetan.
6. Light Painting: Argiarekin margotzen
Gela ilun batean, parte-hartzaileek argi-iturriekin (linternak, LEDak…) irudi eta diseinu ikusgarriak sortuko dituzte “light painting” teknikaren bidez. Esperientzia honek argiaren mugimendua, denboraren esposizioa eta argazkigintzaren oinarri fisikoak aztertzeko aukera ematen du, artearen eta zientziaren arteko elkargunean. Sormena eta teknologia uztartzen dituen jarduera honek esperimentazioa eta adierazpen bisuala bultzatzen ditu.
7. Kode genetikoa: AlphaFold – Zure izenaren proteina eraiki
Proteinak nola sortzen diren ikasiko dute parte-hartzaileek, kode genetikoa ulertuz. Ondoren, Adimen Artifiziala erabiliko dute beraien izenaren hizkiez osatutako proteina nolakoa litzatekeen ikusteko. Horretarako, adimen artifizialeko AlphaFold programa erabiliko dute gazteek. John Jumperrek 2024ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen AlphaFold-en garapenean egindako lanagatik. AlphaFold adimen artifizialeko sistema iraultzaile bat da, eta proteinen 3D egitura iragartzen du aminoazido-sekuentzietatik abiatuta.
STEAM Erronkak
Tailer hauetan gai liluragarriak modu praktiko eta dibertigarrian lantzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. STEAM Erronketan ondorengo diziplinekin zerikusia duten gaiak landuko dira: biologia, robotika, elektrizitatea, matematika, fisika, kimika, teknologia…
Ikuskizunak
A. Kimika ikusgarria:
Ikuskizun honetan kolore, erreakzio eta fenomeno zientifiko eta kimikoak ikusiko dituzte gaztetxoenek hainbat esperimenturen bitartez. Parte-hartzaileek kimikaren oinarrizko printzipio batzuk modu dibertigarri eta bisualean ezagutuko dituzte.
B. Elektrizitatea:
Ikuskizun honetan elektrizitatea eta gizakiak hura ulertzeko historian zehar egin dituen esperimentuak ezagutuko ditugu. Van der Graaff makina, Tesla bobina eta Farday-en kaiola erabiliz, kargen portaera eta fenomeno elektrikoak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.
C. Burmuina:
Ikuskizun honetan burmuinaren misterioak esploratuko ditugu. Historian zehar sortu diren teoriak, esperimentu eta ikerketak aztertuko ditugu burmuinaren funtzionamendua ulertzeko. Elektrizitateak burmuinaren jarduerarekin duen harremana ere ikusiko dugu.
Modu autonomoan ikustekoak
Tailerrez, STEAM erronkez eta ikuskizunez gain, modu autonomoan erabiltzekoak aurkeztuko dira UGP-PINean, hala nola:
- Errealitate birtualeko betaurrekoak
- Lasterketak egiteko robot txikiak
- Lupak eta mikroskopioak, eskala txikiko munduak ikusteko.





