Informazio interesgarria

Informazio interesgarria2024-01-12T11:54:52+01:00

Eskumuturreko identifikatzaileak

Urtero umeren bat pabiloietan galtzen zaigu begi handiekin gozatuz, ondoriozko guraso edo tutoreen kezkarekin. Urte honetan arazo hauei amaiera emango diogu eskumuturreko identifikatzailearekin. Etor zaitez eta jaso ezazu BEC-eko korridore zentralean, Atrioan, kokatutako informazio-puntuan!

Sarbidea

Esparrurako sarbidea bakarra da sarrera eta egun bakoitzeko, behin esparrua utzita berriro ere sartu ezin izanez.

Jantzi-zerbitzua

Utz itzazu zure arropa eta tresna pertsonalak leku seguruan. Gure jantzi-zerbitzua 3 eurogatik soilik erabili eta ez zaitezen arduratu gainerako egunean zehar. gozatzen aritu zaitez!

Gastronomía

Eguneko menuak, plater konbinatuak, pizzak, txakurtxoak, kebabak, hanburgesak, ogitartekoak… gozotegia, txurreria, izozkitegia, gozoki sagarrak, kotoiak… eta abar luze bat.

Bilbao Exhibition Centre-ko gomendioak

Umeen Gabonetako Parkearen xedea gozatzeko tokia izatea da; umeek emozio biziak izateko eta helduek aurreikuspen apur batekin konpon daitezkeen deserosotasunak saihesteko tokia, alegia. Hori dela eta, Bilbao Exhibition Centre-k hainbat gomendio egin nahi ditu, PIN/UGPn zure esperientzia hobetzeko. Hasteko, gogoan izan sarrerak online eros daitezkeela aldez aurretik, eta baita aparkalekuan lekua gorde eta haren tarifa aurretik ere ordaintzeko aukera ere baduzula. Jarduera eta atrakzio guztiez erosotasun handiagoz gozatu ahal izateko, BECek gogorarazten du arropazaindegi zerbitzua badagoela, UGParen ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen dena eta 30 minutu geroago ixten dena.

Oraingoan ere, Bilbao Exhibition Centre-k hiritarrak Umeen Gabonetako Parkeaz, haren  5. eta 1. pabiloiko barrakez eta 3. eta 1. pabiloiko tailerrez eta jarduerez gozatzera gonbidatu nahi ditu, baina, are gehiago PIN/UGPk defendatzen dituen balioak bere egitera. Eta, hori lortzeko, jardueretan parte hartzeko orduan desabantailaren bat dutenekin solidarioa izanik, familia artean jantokietan atseden-lekuetan eta jatetxeetan eta gainerako erabilera komuneko tokietan gozatuz, eta, gehienbat, ingurumena zainduz eta birziklatze-edukiontziak erabiliz lor daiteke, adibidez. Guztiontzako da garrantzitsua PIN/UGP azoka. Eman diezaiogun balioa!

Go to Top