UGP azoka berezia da; irudia produktuari nagusitzen zaio. Gozatzen duten umeekin, euren seme-alabak gozatzen ikusten dituzten gurasoekin eta, hedaduraz, jendartearekin konprometitua dagoen enpresaren irudia. Enpresa zaren heinean, balio horiek garrantzizkoak iruditzen bazaizkizu, inportantea izango da, halaber, UGPn egotea.
Baina produktuarekin lotutako azoka ere bada. UGP hain da luzea, hainbeste jende biltzen du, non marko ezin hobea den bertan egon eta haurrei nobedadeak aurkezteko.
Are gehiago jostailu-enpresa bazara. Hemen, Olentzero (abenduak 24) eta Erregeak ospatzen ditugu; bi egun-gako soilik 15 egunean.