2013ko UGP 237.549 lagunek bisitatu dute

Umeen Gabonetako Parkearen 49. edizioa 2013ko abenduaren 21etik 2014ko urtarrilaren 5era izan zen, eta 237.549 bisitari izan zituen, parkearen iraupena astebete murriztu bazen ere. Gogoan izango denez, UGPk merkatuaren egoerara moldatu behar izan zuen bere orduko egutegia, ospakizunaren lehen zazpi egunak murriztuta; egun horietan, eskola-taldeak izan ziren bisitariak.

UGPk dibertsioa eta hezkuntza- eta kultura-balioak bultzatzera bideraturiko aisialdi-proposamen ugari aurkeztu zituen. Umeen Gabonetako topaketa hau, antzinakoena, bisitatuena eta egun gehien irauten duena da, baita Espainiako estatuko azoketako atrakzio eta jarduera gehien biltzen dituena ere.

UGPren 49. edizioak ezin konta ahala dibertsio izan zituen, besteak beste, izotz-pista bat, zesta-puntan hastapenak egiteko frontoia, itsasoarekin lotutako bideoak eskaintzeko “Murgiltze-esfera”, Kids Dance, Athlétic eremua, nork bere izena freskagarri batean jartzeko aukera, eskulan-tailerrak, ohe elastikoak, gaztelu puzgarriak, jumpinga, piraten ontzia, “Revolution”, “Super Igela”, zezen mekanikoak, Wii U jokoak, Olentzeroen erakusketa, Txu-Txu trena, txiki-parka, scalextrica, autotxokeak, kirol-txapelketak eta askoz gehiago.

Guztira 62 entitatek hartu zuten parte, erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte eta hedabideen artean, esaterako, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK, Bizkaiko Garraioen Patzuergoa, Bilboko Portu Agintaritza, Nintendo, Artelatz (Bilboko Udalak eta ECOENVES eta ECOVIDRIOk lagunduta), Interbiak, Telepizza, Norbega/Coca Cola, Deia, Radio Nervión eta Telebilbao, besteak beste.

UGP 2013/2014 Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatuak inauguratu zuen; ondoan izan zituen Barakaldoko alkate Alfonso García, BECen zuzendari nagusi Xabier Basañez eta topaketan parte hartu zuten enpresa eta erakundeen hainbat ordezkari.

Komunikazio Saila, 2014ko urtarrilaren 7a

.

-ek idatzirik |2021-04-12T08:56:22+02:0013 de azaroa de 2014|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top