UGP Umeen Parkea da, balio solidarioak, lagunarteko aisialdia, kirol-jarduerak, familiarteko dibertsioa… sustatzen dituena. Hori guztia barruti itxi batean egiten da, abendua eta urtarrila bezalako hileetan garrantzitsua izan daitekeena.
Sarrera bakarra da; behin erosita, atrakzio guztietan erabil daiteke.
Janaria etxetik ekar dezakezu, edo, bestela, hemen jateko aukera duzu: jatetxeak, pizzak, kebabak, txurroak, izozkiak, karameluzko sagarrak, azukrezko kotoiak… Eskaintza oso zabala da.
Txikienentzako atrakzioak daude (puzgarriak, txiki-parkak…), baita zertxobait zaharragoak diren horientzako ere (“revolution”, super kangurua); hau da, adrenalina gehiago jariatzeko modukoak. Denok elkarrekin gozatzeko atrakzioak (sorginaren trena, dragoia…).
Erraza da bertara iristea: metroa (2. lineako “Ansio” geltokia) edo aparkaleku propioa