Ohiko galderak

Ohiko galderak2023-10-04T08:48:24+02:00
Noiz egingo da UGP?2023-05-19T10:19:56+02:00

2023ko abenduaren 16tik 2024ko urtarrilaren 7ra

Itxita: abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an

Zein da bisita ordutegia?2023-10-03T15:29:52+02:00

Ordutegi orokorra:
11:00-20:00
Ordutegi berezia:
Abenduak 18, 19, 20 eta 21:
10:00-19:00
Abenduak 24 eta 31 eta Urtarrilak 5:
11:00-17:00

Itxita: abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an

Zenbat balio du UGP-rako sarrerak?2023-12-12T09:27:50+01:00

UGPko leihatiletan erosi:

  • Sarrera orokorra: 9,5€

Online salmenta aurreratua:

  • Sarrerak: 9,5€ (+0,5€ kudeaketa gastua)

 

2 urte (barne) baino gutxiago dohanik.

Nola irits naiteke BECera?2021-12-09T12:27:29+01:00

Informazio hau web-gunean duzu eskuragarri.  Informazioa / Nola iritsi

Barrutiak ba al du aparkalekurik? Zenbat balio du?2024-01-08T09:20:44+01:00

Bilbao Exhibition Centrek estalitako 4.000 aparkaleku ditu. Aparkalekuaren tarifa 2,60 €-koa da lehenengo orduan eta 1,40 €-koa hurrengo orduetan; gehienez, 18 € egunean.

Aldez aurretik aparkalekua online erreserba dezakezu baita ere.

Non aparka dezaket bizikleta?2022-12-28T09:11:52+01:00

BECek doako bizikletak aparkatzeko gune bat du eraikinaren kanpoaldean, bulego-dorrearen azpian.

Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea2022-09-13T12:00:03+02:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Wi-Firik badago?2023-12-21T09:31:04+01:00

Bai, bisitariak, enpresa erakusketariak eta BECeko erabiltzaileak doan konekta daitezke Internetera esparruko edozein tokitatik “Bilbao WiFi” sarearen bidez.

Zein ostalaritza zerbitzu aurki dezaket barrutian?2022-09-20T10:29:03+02:00

Eguneko menuak, plater konbinatuak, pizzak, txakurtxoak, kebabak, hanburgesak, ogitartekoak… gozotegia, txurreria, izozkitegia, gozoki sagarrak, kotoiak… eta abar luze bat.

Ba al da arropazaindegirik?2024-01-12T11:53:38+01:00

Bilbao Exhibition Centre-ren atariaren zehar, hainbat arropazaindegi aurkitu dezakezu UGP barruan zauden bitartean arropak uzteko.

UGParen ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen da eta 30 minutu geroago ixten da. Zerbitzuaren prezioa 3€-koa da esekigailu bakoitzeko eta 6€ taldeko saku bakoitzeko.

Bada bankurik barrutian?2022-09-16T12:34:34+02:00

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Haurtxoentzat aldatzeko mahairik ba al dago?2022-09-16T12:32:03+02:00

Haurtxo-aldatzeko mahaiak dauzkaten egokitutako komunak daude.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2021-12-09T12:35:58+01:00

Larrialdi orokorretarako 112.

Barrutian erre daiteke?2021-12-09T12:38:59+01:00

Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.

Ba al dago galdutako objektu zerbitzurik?2022-09-16T12:31:03+02:00

Aurkitzen dituzten objektuak, gordetzen dira bere jabeak haiek jasotzera pasa daitezelaren zain. +34 94 404 00 00 telefonoan kontsulta dezakezu.

Sartu al naiteke barrutian txakurrarekin/maskotarekin?2024-01-09T17:18:47+01:00

Debekatuta dago animaliekin sartzea, legez aurrez ikusitako kausetan izan ezik.

Go to Top